NETFLIX

PEAKY BLINDERS

ANNE WITH AN "E"

UNORTHODOX

1919anLehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Birmingham hiriko apustuetxe bat zuzentzen duen Peaky Blinders irlandar-ijito gangster baten gorabeherak agertzen dira. Tommy Shelby taldeburu handigura eta arriskutsuaren jarduerek Irlandako Errege Poliziako Chester Campbell inspektoraren arreta erakarriko dute, azken hau Belfast hiritik Birminghamera hiriko gaizkileak atxilotu eta talde horretako delituekin amaitzeko bidalia izan delarik.

1896an, Matthew eta Marilla Cuthbert anaiek , haur umezurtz bat adoptatzea erabaki zuten, Green Gables antzinako etxaldean lagun ziezaien, Kanadako Avonlea hiriaren kanpoaldean  Matthew haurra tren geltokira jasotzera doanean, bere lekuan Anne Shirley aurkituko du, 13 urtekoa; neska irudimentsu, distiratsu, espiritu handikoa eta oso hiztuna. Anne umezurtz geratu zen hilabete gutxi batzuk zituenean, eta neskame bezala bizi izan zen zenbait etxetan umezurtz-etxe batera eraman aurretik.

Deborah Feldmanek komunitate judu ultraortodoxo batetik ihes egiten du., New York hiriko Williamsburg auzo judutik, hain zuzen ere, ezagutzen ez zuen gizonezko batekin ezkondu eta urte batera, gutxi gorabehera. 18 urte izanda, bertako beldur giroak haren bizitza kutsatzen du eta, inori ezer esan gabe, Berlinera alde egitea erabakitzen du.

NOTICIAS DEL GRAN MUNDO

THE LAST KINGDOM

LOS BRIDGERTON

AEBetako Gerra Zibila amaitu eta 5 urte geroago, Jefferson Kyle Kidd kapitain beteranoa hiriz hiri ibiliko da albisteak kontatzen. Egun batean, Texasen, Kiowa tribu indiarrak sei urte lehenago bahitu zuen hamar urteko neska baekin topatzen da, denbora horretan horietako bat bezala hezia izan zena.  Biak “etxea” deitu diezaioketen leku baten bila egongo dira.

872. urtea da, gaurko Ingalaterra erresuma askotan banandutako lurraldea delarik. Erresuma horietatik asko daniar inbaditzaileen eskuetan erori dira, Alfredo Handia erregearen agindupean dagoen Wessexeko erresuma bakarrik utziz. 

Familia Bridgertoneko 8 anai-arrebek maitasuna eta zoriontasuna bilatzen dute Londreseko gizarte maila altuan.